Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Opariak egongo dira Igorreko dendetan erosten dabenentzat

AME merkatarien alkarteak, #Igorrenerosi promozino kanpainea abiatu dau. Alkarteko denda baten erositakoan, zigilu bat emongo dabe kartilla baten ipinteko eta zigilu kopuru bategaz opari bat eskuratu ahalko da.
Dendak sei sektoretan bananduta dagoz eta denda bakotxeko zigilu bakarra egon daiteke kartilla baten. Zemendiaren 6ko dekretuak ostalaritza zarratu eban arren, tabernak be atxikitu dira kanpainara. "Zabalduten diranean, danok tabernetara joan gaitezan" azaldu deutsie BEGITUri AMEtik.
Hamabi sukaldeko robot, 12 patinete elektriko, 24 lurruneztagailu plantxa bertikal, 1.000 motxila-hozkailu, 1.000 aterkin eta 5.000 zorro maskarea eroateko dagoz oparitzeko. Sukaldeko robota lortzeako 48 zigilu behar dira, sektore bakotxeko 6 gitxienez; patineterako, 45, sektore bakotxeko 5 gitixenez; lisagailuarentzako 35, 4 sektore bakotxeko; motxila-hozkailurako 20, 3 sektore bakotxeko; aterkina lortzeako 15, 2 sektore bakotxeko eta maskarea eroateko zorroa oparituko da 8 zigilugaz, sektore bakotxeko bat. Kartilla bakotxa opari baten truke izango da eta gura beste kartilla bete ahal izango dira. Opariak jubiladuen txokoan emongo dabez.

Sei sektoretako 55 saltoki
Honeek dira kanpainan parte hartzean daben saltokiak. Elikadura sektorean: + Ke pan, Dia, Bea fruta-denda, Pino fruta-denda, Goloski, Kantabriko, Rekalde, Zazpi Haizetara, Lanbreabe, Jasone eta Trad Rumania. Edertasuna: Bizarginak, Surya, Elizabeth, Izaskun Alvaro, Kirru, Guramen, Olaetxe, Nati eta Ilestyle. Ehungintza: Ainara Kirolak, Aldeiturriaga, Iratxo, Kili-kili, Klitz, Lorane, Enar Kirolak, Sein eta Politte. Ostalaritzan: Donibane, Ezkiña, Jubilatu, Kukuma, Txaparro, Eguzki, Herriko eta Hegazkina. Zerbitzuetan: Araitu, Arratek, Arratia inmobiliaria, Asesoria Atutxa, Seguros Atutxa, Axa Aseguruak, Inmobiliaria Larrea, Lava-Piu eta Avia. Bestelakoak: Orrie, Marrak, Belaustegui, Decoracion y Pintura Igorre, Mugarri, Expert, Garaje Felipe, Igorre altzariak eta Garden.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD