Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Lemoako Udalak dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia zabaldu dau


Zemendiaren 6an, COVID-19aren pandemiaren egoerea dala-eta, beste dekretu batek prebenzino neurriak gogortu ebazan. Holan, etxeratze-agindua 22:00etan ezarri zan, kultura eta kirol taldekako jarduera ez profesionalak galarazo ziran eta ostalaritza zerbitzu guztiak zarratutea agindu zan, beste neurri murriztaile batzuen artean. Indarrean jarraituten dau herritik urteteko debekua, beharrerako, zaintzarako edo beste ezinbesteko aktibidadetarako ez bada.
Martitik ostalaritza sektorea kaltetuenetakoa da eta dekretu honek ipinten eban kinka larriaren aurrean, SOS Ostalaritza plataformeak deituta milaka lagun urten ziran protestan Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Taberna eta jatetxeak gitxienez hilabete baterako egongo dira zarratuta eta horreri aurre egiteko instituzinoai laguntzak eskatu eutseezan. Handik gitxira Jaurlaritzak 30 miloe euroko laguntza programak iragarri eban. Horren arabera, taberna edo jatetxe bakotxak 3.000 eta 4.000 euro bitartean jasoko ditu, daukiezan beharginen arabera.
Neurriok ekarriko dituen kalte ekonomikoakaz jabetuta, Lemoako Udalak herritarrai zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia egin dau. Laguntzok eskatzeko epea zabalik dago abenduaren 14ra arte.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD