Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Aranzadik eta Udalak herriko memoria historikoa ikertzeko lana abiatu dabe

Ubideko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkarteagaz alkarlanean, zemendian hasi eta 2021ean zehar garatuko dan ikerketa lana aurkeztu eben hilaren 13an herriko frontoian egindako prensaurreko baten.


Bertan, Iñaki Beobide Ubideko alkateak, Ione Zuloaga Aranzadi Zientzia Elkarteko historialariak eta Zigor Iturriotz herritar eta zinegotziak hartu eben berbea proiektuaren barri emoteko.
Ubide Memorian proiektuaren helburua, Ubideko memoria historikoa berreskuratzea da. Gerra Zibileko eta gerra osteko datuak bilduz, izen abizenak ipini gura deutseez gerrearen izugarrikeriak eta Francoren diktadurea sufridu ebezan biktimai. Behin datu bilketea eginda, datuok webgune eta liburu baten argitaratuko ditue.

Ubideztarren parte hartzea
Ikerlan hau egin ahal izateko, herritarren partaidetzea ezinbestekoa dala adierazo eutsan Ione Zuloaga Aranzadikoak BEGITUri. "Garrantzitsua da lan hau gaur egungo ubideztarrok egitea, proiektua herritik eta herriarentzat izatea. Ubide Memorian taldearen atea zabalik dozue, beraz. Edozer izan leiteke balioduna: argazki bat, dokumentu bat, istorio bat, gutun bat, liburu bat, objektu bat, izen bat... edozer" adierazo eban alkateak prensaurrekoan. Argazkiak, familiako oroitzapenak edo herritarrak etxean gordetzen dituen dokumentuak funtsezkoak dira gertatutakoa ezetuteko.
Herritarren ekarpenak jasoteko, Ubideko Udalak Memoriaren Bulegoa prestatu dau udaletxean, 08:00etatik 15:00etara ekarpenak egiteko. Baita posta elektronikoz, ubidememorian@gmail.com helbidera idatzita eta 945 45 03 22 telefonoz be, hartu leikie herritarrak parte proiektuan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD