Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ekintzaile gazteak enpresak sortzeako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA), enpresaren bat sortu gura daben gazteentzako 7.000 euroko hornidurea daukan programa bat ipini dabe martxan.


Eskaerak aurkeztuteko epea abenduaren 11ra arte izango da gazteria.arratia@bizkaia.org posta elektronikoaren bidez, edo Mankomunidadearen dokumentazino sarrerearen Erregistro Orokorrean. Oinarri osoak Mankomunidadearen webgunean dagoz.
Dirulaguntzak 18 eta 35 urte bitartekoentzat izango dira, jarduera barriak sortu eta martxan ipinteko gastuakaz lagunduteko. Jarduera ekonomiko barria, Arantzazun, Areatzan, Artean, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan edo Zeanurin alta emonda egon beharko da 2019ko urri lehenengoaren 15aren eta aurtengo urri lehenengoaren 14aren artean. Deialditik kanpo geratzen dira "jokoagaz, tabernakaz edo antzekoakaz" lotutako jarduerak.
Laguntza ekonomikoak deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzen arabera emongo dira, eta zenbatekoa eskaera bakotxak lortutako puntuazinoaren arabera banatuko da, honako erispide honeen arabera: izaera barritzailea (10 puntu), enplegu egonkorra eta kalidadezkoa sortzeako potentzialtasuna (30 puntu), ekimenaren inpaktu soziala (20 puntu), ingurumen-jasangarritasuna (20 puntu) eta proiektuaren jasangarritasun ekonomikoa (20 puntu).

Ekonomia suspertzeko helburua
AUMen ustez, "lehentasunezkoa da eskualdean susperraldi ekonomikoa eta enplegu-sorrerea bultzatuko daben ekimenak martxan ipintea, COVID-19aren pandemiak sortutako krisi ekonomikoaren momentu honetan. Oingoan, deialdiaren helburua da gazte ekintzaileai laguntzea Arratiako eskualdean jarduera ekonomikoa eta enplegu-sorrerea bultzatzen daben enpresak sortzean".

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD