Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Indarkeria matxistearen kontra zerbitzu publikoak indartzeko eskatuko dau mobimentu feministeak

 


"Indarkeria matxistaren aurrean zerbitzu publikoak indartu" lelopean, elkarretaratzeak egingo ditue zemendiaren 25ean, Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Egunean, 19:00etan.


Arantzazun, Areatzan, Bedian, Diman eta Zeanurin herriko plazetan egingo dira konzentrazinoak, Igorren Kultur Etxe parean eta Lemoan plaza gorrian. Bailarako andra taldeak eta talde feministak aurten be kartel bateratua atera dabe, mobikortasuna murrizten daben neurriak, herri batzuetakoak beste herri batzuetara joan ahal izatea galarazo arren, aldarrikapen bera egingo dabe herrietako konzentrazino guztietan. Mota desbardinetako indarkeria matxistak ezabatzeko, mobimentu feministeak funtsezkoak joten ditu zerbitzu publikoak.

Jarduerak
Indarkeria matxistearen egiturazko izakerearen gainean hausnartzeko, hainbat jarduera antolatu ditue herrietan. Artean, zemendiaren 11n, Faktoria Lilaren El nunca me pegó dokumentala proiektau eben. Ostean, Faktoria Lilako Irantzu Varelak indarkeria psikologikoa antzemateko hainbat pista emon ebazan eta laguntzeko modua laguna izatea dala esan eban, bere ondoan egotea, epaitu eta presionau barik.
Hilaren 24an, Igorren Birritan bortxatua epaitegietan benetan izandako galderak jasoten dituan dokumental itxurako antzezlana egongo da 19:30ean; sistema judizialaren andren kontrako indarkeria begibistan ipinten dauana.
Lemoan 26an batuko dira herriko feministak indarkeria matxistea aztertzeko eta erantzun kolektiboa eregiteko kakoen bila. 18:30ean izango da Kulturgunean.
Diman, Panpina izeneko antzezlana ikusteko aukerea egongo da hurrengo egunean 18:30ean eskolako kamaran. Umorea erabiliz, antzezlanak besteen begiradearen gaineko hausnarketea bultzatuko dau.
Ez da izango indarkeria matxistea ezabatzeko egunaren harira Diman egingo daben ekintza bakarra. Izan be, hilean zehar hainbat jarduera antolatu ditu Andraizeak. Holan, hilaren 22rako 11:00etan, zapata moreen tailerra antolatu dabe frontoi txikian. Ekintzarako etxean daukiezan oinetako zaharrak eroan eta morez pintauko dabez. Tailerraren ostean, andran parkeko zugatzak atonduko dabez. Gero, 25ean, parkean eta errotondan ipiniko dabez 18:30ean. Neska gazteentzako autodefensa feminista tailerra 21ean izango da.
Zeanurin be, hainbat andraren artean egindako txatalakaz ikur feministea osotuko dabe eta elkarretaratzean erabili ostean, herrian ipiniko dabe.
Zeberion, 18:00etan, Udalak antolatutako #Indarkeria Matxistaren Aurka lehiaketako sari banaketea egingo dabe plazako frontoian.

Indarkeria matxistea
Pandemiak eta erakundeak hartutako neurriak, andren bizitzan indarkeria matxisteak daukan eragina handitu egin dabe. Konfinamentuan, tratu txarrak sufriduten dabezan andra eta umeak erasotzaileagaz egon dira urten be ezin barik; etxeko langile asko euren lanpostuetan konfinauta egon dira edo lanpostua galdu egin dabe; errazismoa hazi egin da; telelanak eta zaintzak okertu dabez andra askoren bizi baldintzak eta pobrezia hazi eta larriagotu egin da andren artean, indarkeria matxistearen egiturazko izakerea eta zerbitzu publikoen preminea begibistan itxiz.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD