Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Euskararen Eguna ospatzeko kultura ekintza ugari

Abenduaren 3a Euskerearen Nazinoarteko Eguna da, aurten gainera, Euskaraldiaren bigarren edizinoari emoten deutso amaierea eta hainbat ekitaldi antolatu dira eguna ospatuteko.


Aforo eta distantzia neurriakaz, eta konfinemantu perimetralak dirala-eta, ez da aurreko urteetako modukoa izango seguruenik, baina aldarrikapenari eutsiko jako balkoietako bandera eta pankartakaz, eta herri bakotxean antolatutako kultura ekintzakaz.
Euskaraldia lehenengoz egin zanetik, sano lotuta egon da Euskerearen Eguna urte birik behin egiten dan ariketa sozial masibo honegaz. Izan be, hasikeratik, egun horretan amaituteko antolatu zan Euskaraldia eta igaz, urte birik behinekoa izanda egin ez zan arren, aurtengo Euskaraldiari begira ospatu zan Euskerearen Eguna. Izan be, biak helburu bera konpartiduten dabe: jenteak euskeraz, "gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin" egitea, hain zuzen be.

"Kultura zaparrada"
Aurten eguena da abenduaren 3a. Arantzazun "Euskeraz bizi gure dogu" dinoan murala margoztuko dabe. Horretarako, 17:30ean batuko dira frontoian eta amaitutakoan, 18:30ak inguruan, txokolatea bananduko da partaideen artean.
Areatzan, abenduaren 2an, 19:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik Bakean dagoena bakean utzi berbaldia taularatuko dabe. Euskaraldiaren argazki herrikoiagaz, emongo deutsie amaierea, egitarauari abenduaren 3an 18:00etan. Egitarau honek, aurreko egunetan, kontzertua eta Laburbirako euskerazko film laburrak eskaini deutsez herrikoai eta muga egiten daben herrietako jenteari.
Artean magia ikuskizuna programau dabe. Saio bi eskainiko ditu Txoborro magoak; bata 17:00etan eta bestea 18:30ean hasita. Gezur gehiegi ordubeteko ikuskizunak komedia eta magia landuten ditu. Ikuskizunean, ikusleak hipnotizauko ditu, ikusle batek dirua galduko dau eta pizti arriskutsuen itzalak agertuko dira. Baina badaiteke dana guzurra izatea, guzur larregi.
Igorren, txistulariak ibiliko dira herrian 17:00etan eta ordu erdi beranduago kultura ekintzak hasiko dira Lasarte Aretoan, "Kultura zaparrada". Edade guztietako jenteak euskal idazleen ipuin laburrak eta testuak irakurriko ditue eta bertsolariak be egongo dira euskereagaz gozatuteko, beste ekintza batzuen artean.
Lemoan, kontzertua emongo dau Mikel Inunziagak, Inunek, abenduaren 4an, Euskaraldiaren programazinoari amaierea emoteko. Beragaz, Sergio Mayoral eta Bihotz Gorospe egongo dira 19:00etan, Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.
Zeanurin Euskaraldiaren itxiera ekitaldia egingo da. Antolatzaileak ekitaldian umoreari emon gura deutsie leku nagusia, barrea ez daitela faltau euskerearen jaian.

Aukeran jantza konpainiaren Maurizia naiz ikuskizuna Diman
Diman, Euskerearen Egunaren inguruko ekitaldia egingo dabe 18:30ean frontoian. Bertan, mezua irakurri, eta ondoren, Aukeran Dantza Konpainiak, Maurizia naiz ikuskizuna eskainiko dau. Ikuskizunak, Maurizia Aldeiturriaga Zeberioko pandero jotzaile ezaguna eta musika herrikoian erreferente dana ekarten dau gogora. Ikuskizunak, Mauriziaren bitartez andra askoren bizipoza, harrotasuna eta indarra adierazoten dauz.
Edu Muruamendiaraz da zuzendaria eta Karmele Jaio idazlearen testuak ditu ikuskizunak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD