Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Gea Kelvioneko langileak burrukan lanpostuen alde

Kelvion Thermal Solutions enpresako beharginak greba mugabakoan dagoz zemendiaren 15etik eta 27an manifestazinoa egin eben Igorren euren lanpostuen defensan.



Bertan 500 lagun inguru batu ziran; tartean, egoera txarrean dagozan beste lantegietako beharginak eta ostalaritza eta zerbitzuetakoak. Eskualdeko enpleguak mantenidutea eskatu eben bildutakoak.
Zemendiaren 5ean, enpresako zuzendaritzeak Igorreko lantegiaren itxiera eta bertan lan egiten daben 73 beharginen kaleratzeen barri emon eutsan enpresa batzordeari. Enpresa batzordearen arabera, ebatzi honek ez dauka zerikusirik egoera ekonomikoagaz, deslokalizazino hutsa baino ez da. "Igorreko lantegiak merkadu fondoa, ekoizpen ahalmena, merkadu prezioak, bezero indartsuak eta behargin onak ditu", "erabateko deslokalizazinoa da. Gure lantegia ixteko errazoi ekonomikorik ez dagoala baieztatzen dogu" azaldu eban enpresa batzordeak.

Erakundeen babes eske
Enpresa Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Industria Sailagaz egin ditu bilerak, Kelvion zarratutea saihesteko eskatzeko, eta Arratiako hainbat udaletan be mozinoak sartu ditue udalon babesa eskatuteko. "Badakigu Kelvion Gea zarratutea golpe latza dala Arratiarentzat. Enpresak hartutako ebatziak dirala eta, eskualde hau oso zigortua izaten ari da, Arratia basamortutzen dago". Araluce eta Tecnichapako beaharginen solidaridadea be jaso eben.
Oingo momentuan eskualdean, industriak egoera "gogor eta jasanezina" sufriduten dauan bakarra ez dana jakitun, Kelvioneko enpresa batzordeak alkartasuna adierazo eutsen ostalaritzari, osasun eta zaintza zerbitzuai, saltoki txiki eta lehen sektoreko beharginai.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD