Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Costumeroren alabearentzako prisazko kautela-neurriak ebaztekoa da epailea

Epaiketa penalerako datarik ez dagoan arren, Irune Costumeroren alabearentzako prisazko kautela-neurriak ebatziko dauan epaiketa zibilak badauka fetxea: abenduak 3.


Hiru urte dira Irune Costumero Igorrekoari alabea kendu eutsiela, eta agindu hori emon ebenen BFAko Haur Zerbitzuko karguak eta langile bat epaiketearen zain dagoz Probintzia Auzitegiak delitu zantzuak ikusi ebazalako esku-hartze horretan. Umea ez dago amagaz harrezkero eta min psikikoa daukala forgatzen dabezan txostenak dagoz.
Epaiketa penala atzeratzen zala ikusita, prisazko kautela-neurriak eskatu eta 2019ko urri lehenengoan onartu ebazan epaileak. Orokorrean prisazko neurriak hilabete edo hile biren buruan ebazten badira be, kasu honetan urtebete eta hiru hilabete luzatu da kontua. Izan be, aurretik hirutan euki dau epaiketa fetxea jarrita baina BFAk aurreko egunetan "txostenak sartu, indefensinoa sortu eta bertan behera" geratuten dala epaiketea salatu dau Costumerok.
Kautela-neurriak ebazteko epaiketea, epaiketa penalagaz lotuta dago; izan be, ustezko delituak umeari egindako kaltea etetea daukie helburu. "Posiblea da zainketa partekatura bueltetea, azken finean sententzia irmo bat dago epaile batek emonda; posiblea da be bai, niretzat bakarrik izatea, umea txarto dagoala frogatzen dabezan txostenak dagozalako edo posiblea da epaileak ezer ez egitea, ez dot uste, baina posiblea da" dino Costumerok.

Epaiketa penala data barik
Ahozko epaiketearen hasikerea, agintzen eban Bilboko 9 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak emondako autoak, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte zerbitzuetako lau funtzionariok ustez egindako irregulartasunak jasoten ditu. Izan be, beste gauza batzuen artean, umearen gurasoak kustodia partekatua eukien 2015eko sententzia irmo batek holan ezarrita, eta amari umea kentzearen administrazinoaren egintza horrek, sententzia irmo horren kontra doa.
Sergio Murillo Corzo, orduan Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zuzendari Nagusia Gizarte Ekintza Sailean eta oin Gizarte Ekintzako Diputadua; Maika Urutxurtu Cueva, gizarte langilea; Antonia Giner Cucarella Harrera, Balorazio eta Orientazioko atalburua eta Consuelo Alonso Bergara Haurren Zerbitzuetako burua dira inputauta dagozanak.
Nazino Batuetako andren kontrako indarkeriaren errelatoreak, kasu honengaitik eta GAS faltsuaren egiten dan erabilereagaitik kezka adierazo eta azalpenak eskatu deutsaz Espainiari.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD