Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Aurrekontuetan herritarren proposamenak jasoteko inkestea abiatu dau Udalak

Inkesta beteteko epea abenduaren 4tik 15era izango da. Etxeetan buzoneauko da, baina Google Forms-etik be eskuratu daiteke. Inkestak batuteko buzoi bi ipiniko ditu Udalak, bata udaletxeko arkupetan eta bestea Añibarro parkean. Ondoren, hilaren 22an, batzarra egongo da udaletxean, 19:00etan, aurrekontu proposamena aurkeztuteko. "Udalak, inkestearen emoitzen arabera, herritarrak ardatzetako baten inbersinoa handitzeko eskatu ezkero, hori beteteko konpromisoa hartuko dau" adierazo deutso BEGITUri Asier Garcia alkateak.
Inkestak sei atal ditu: Irisgarritasuna eta oinezko guneak; Eraikinak; Eraginkortasun energetikoa eta ingurumena; Elkarbizitza eta politika sozialak; Turismoa eta garapen ekonomikoa eta Zeharkako ardatzak: euskerea, parte-hartzea eta bardintasuna.

Egindako inbersinoen panelak
2015etik egindako proiektu eta inbersino nagusien barri emoten daben bost panel ipiniko ditu Udalak, Añibarro parkean, eskolan, plazan, udaletxean eta Kristo kalean.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD