Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Biteriko zubiaren inguruko tarte baten, errekako landaredia landatu dabe

Uraren Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitakoa) Arratia errekearen ertzeko 52 metro leheneratu ditu Arteako Biteriko zubitik errekan gora metro gitxira.


Material naturalak erabili dira esku-hartze honetan.
Ibilguak 3,5 eta 4,5 metro arteko sakonerea eta 16 metro inguruko zabalerea ditu tarte horretan, eta ertz bietan ia bertikalak diran ezpondak eukazan. Erreka ertzaren egoera txarra konpontzeko, enborrak eta buztin lurrak erabili dira. Jutezko manta bategaz estali da ezponda barria, eta erreka ondoko zugatz espezie autoktonoak landatu dira, aldaxkak erabiliz.
Oin, lanok zati hori landatzen eta landareztatzen jarraitzen dabe. Aldaxkak egiteko landare-materiala ingurutik jaso dira: saratsak (Salix atrocinerea, Salix eleagnos eta Salix alba) eta zuhandorra (Cornus sanguinea). Aldaxkatik aurrera eta ezpondaren gailurreraino, haltzak (Alnus glutinosa), leizarrak (Fraxinus excelsior), hurretxak (Corylus avellana) eta elorri zuria (Crataegus monogyna) landatu dira.
Landaredi honek aukerea emoten dau ornobakoentzako eta arrainentzako mikrohabitat egokiak sortzeako, eta ugaztunen eta hegaztien joan-etorriak errazteko edo uren kalidadea hobetuteko.
Proiektuak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finanziazinoa jasoten dau.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD