Loiate auzunean dagoan Askibil etxaldean, 1999tik daroe euren ahuntzetatik jasotako esneagaz gaztaia egiten, eta "Euskal Esnearekin egina" etiketea erabili ahal dauan lehengo ahuntz gaztaia da hangoa. Oin dala urte bi, etiketea lortzeako beharrari ekin eutsien Loiatekoak.
Ahuntz gaztaia Euskal Herrian desagertzen joan da atzen hamarkadetan. Desagertuta egozan hainbat gaztairen errezetak berreskuratzeko, Eusko Jaurlaritzako Hazik, Gaztaberri proiektua ipini eban martxan. Errekuperautako gaztai horreen ekoizleak Euskal Esnean erregistrau behar dira. Askibilekoak, Txuria Gazta, Auntzai Ondua eta Auntzai Leuna tipologiako gaztaiak egiten dabez, eta gaztai horreek Euskal Esnea Baserrikoa aitamenagaz identifiketan dira. Auntzai Leuna, koagulazino laktikoko gaztaia da, ahuntz-rulo frantsesen estilokoa eta Auntzai Ondua esne gordinagaz egindako gaztai prensadu tradizionala da. "Errezeta berreskuratu eta egokitu dogu, aldaketa txiki batzuk egin doguz, lehengoa hobetuteko. Gainera peniciliumez estalitako pasta biguneko gaztaia egiten jarraituten dogu. Hori dana, gure ahuntzen esneagaz, besterik ez" azaldu deutsie BEGITUri Askibilekoak.
Gaztaiok Arratian antolatuten diran hainbat azokatan, Igorreko Rekalde harategian, Zeanuriko Loli-Leire dendan eta online be saltzean ditue.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|