Abenduarean 11n hasi zan eta salmentara ateratako 400 bonuak amaitu arte izango da. Udalak 2.000 euro ipini ditu kanpaina honetarako. Holan, herriko dendetan egindako erosketak %20 merkeago izango dira eroslearentzat.
Bonuak 20 eurotan erosteko aukerea egongo da estankoan, eta 25 eurogaitik trukatu ahal izango dira Bonodenda saltokietan.
Aurkeztutako NAN bakotxeko gehienez hiru bonu erosi ahal izango dira, beti be 16 urtetik gora euki ezkero. Bonu bakotxa behin bakarrik erabili ahalko da hurrengo baldintzakaz: ez da dirurik bueltauko eta ordaindu beharreko kopurua 25 euro baino gitxiagokoa bada be, debekatuta egongo da bonuen truke dirua jasotea, baina bonuak pilatu daitekez. Bonuak erosi eta segiduan gastetako aukerea emoten dau Bonodendak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|