Igazko ekimena arrakastatsua zala ikusita eta herritarrai ilusinoa biztu eta merkataritza bultzatzeko balekoa dala eretxita, Lemoako guraso alkarteak Gabonetako lau otzara zozketatuko ditu. Boletoak herriko hainbat dendatan eta eskolan eguaztenetan 16:30ean erosi daitekez euro bateko prezioan. Zozketea abenduaren 24an izango da.
Otzarak osotuteko produktuak dendariak emon deutseez alkartekoai. "Tabernetan gosariak, menuak... farmazietan, kremak, gozokiak, hestekiak, masajea, pastak, garbitzeko produktuak, ulerako laka eta langostinoak arraindegian, emon deuskuez beste produktu batzukaz batera" azaldu deutsie BEGITUri guraso alkartekoak. Produktu honeekaz, igaz otzara bi egin ebezan, eta aurten lau otzara egiteko adina batu dabe.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|