Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Haurreskolak Partzuergoko beharginak burrukan

Abenduaren 10ean, greba eta konzentrazinoa egin eben Haurreskolak Partzuergoko langileak, Bizkaiko sei herritan, tartean Igorren, benetako negoziazinoa eskatuteko. LAB, Steilas eta ELA sindikatuak deitu eben grebara. Sindikatuon datuen arabera, jarraipena %73koa izan zan. Benetako negoziazinoa egon ezean, abenduaren 16an be greba egingo dabe Partzuergoko beharginak.
Indarrean dagozan lan hitzarmena eta akordioak ez dirala beteten salatu eta ordezkapenak betetea, lan hitzarmen barriaren negoziazinoa abiatzea eta irakaskuntza publikoan Osakidetzak egiten dauan COVID-19arengaitik norbera babesteko ekipamentuen horniketan be Haurreskolak Partzuergoa sartzea eskatu eben. Gainera, Eusko Jaurlaritzak, zentro konzertatuetako 0-3 zikloa diruz lagunduko dauala eta Haurreskolak Partzuergo publikoa ez, salatu eben.
Partzuergoaren aurrekontua handitzea "ezinbestekoa dala azpimarratzen dogu. Jokin Bildarratzek dauka giltzea gatazka honetan, horregaitik Hezkuntza Sailburua eta Haurreskolak Partzuergoko presidentea dan heinean jagokon erantzukizuna bete dagiala exijiduten deutsagu" azaldu eben sindikatuak komunikadu baten.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD