Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Gea-Kelvioneko beharginak deitutako lan-ixteak jarraipen zabala izan eban

Gea-Kelvioneko beharginen burrukearen eta Arratiako etorkizunaren alde, abenduaren 11n ordubeteko lan-ixtea egin eben Igorren industriak, zerbitzu publikoak eta saltokiak.


Arrastian manifestazinoan be agertu eutseen babesa herritarrak "Gea-Kelvion ez itxi Arratia bizirik" inoan pankarteagaz.
Beharginak greba mugabakoan dagoz zemendiatik, enpresearen zuzendaritzeak hiru lantoki itxi gura dauzalako, tartean Igorrekoa, eta 147 behargin kaleratu guztira.
Kelvioneko beharginak, Arratiak sufriduten dauan desindustrializazinoa salatu eben. Izan be, atzenengo urteotan Arratian, Incoesa, Alfus, Tarabusi, Negarra eta Araluce zarratu ditue, eta ez dagozala prest Kelvionegaz "gauza bera egiten ixteko" adierazo eben.
Igorreko Udalak Kelvioneko langile eta familiai babesa emon eta herritarrai barikurako antolatu ziran lan-ixte eta manifestazinorako deia luzatu eutsen. Udala, kiroldegia eta Kultur Etxea itxita egon ziran ordubetez abenduaren 11n.

Enpresea erosteko proposamena
Zuzendaritzeak beharginai enpresea erosteko proposamena egin eutsen, "proposamena aztertuteko astirik emon barik". Beharginak proposamena aztertuteko denporea eskatu eutsien zuzendaritzeari, baina enpreseak proposamena erretirau ebala salatu eben beharginak.
Eusko Jaurlaritzako Industria Sailetik konpromisorik jaso ez izana be salatu eben.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD