Maria Victoria Rosell, Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuko ordezkariagaz batu zan Irune Costumero abenduaren 11n Madrilen. Izan be, Nazino Batuak Espainiari ustez GASa erabilita Irune Costumerori alabea kendu izanagaitik atenzinoa emon ostean, Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuko ordezkariak Costumeroren testigantzea entzun gura izan eban. Genero Indarkeriaren kontrako Gobernu Ordezkaritzeak, "kezka handia" eta "egindako kaltea konponduten lagunduteko borondatea" adierazo eutsan Costumerori eta Rosellek, bilerearen ostean, zera publikau eban Twitterren: "Entzun eta irakurri dodanak eragin deustan zirrareagaz oindino, berretsi egiten dot Guraso Alienazino Sindrome faltsua (SAP) andra eta umeen kontrako indarkeria dala".
Umeak eta amak kalte psikologikoak sufriduten dagozala jakinarazoten dau Nazino Batuetako errelatoreak publikautako gutunak.
Kautela-neurrien epaiketea amaitu barik
Hiru bider atzeratu ondoren, prisazko kautela neurriak ebazteko epaiketa zibila hasi zan abenduaren 3an. Bilboko Epaitegiko psikologoa eta psikiatrea ez ziran agertu euren txostena berresteko eta abenduaren 18ra arte etxon beharko da Costumeroren alabea amagaz egotea ebatzi ahal dauan epaiketea amaituteko.
2019ko urri lehenengoan onartu ebazan epaileak prisazko kautela neurriak. Orokorrean prisazko neurriak hilabete edo hile biren buruan ebazten badira be, kasu honetan urtebete eta lau hilabete luzatu da kontua. Izan be hirutan atzeratu behar izan da epaiketea, bezperetan BFAk txosten barriak sartzean ebazalako.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|