Gabonetako programa batzuk ez dira amaituten urteagaz batera eta horregaitik, udalak eta alkarteak antolatuta, kultura eta aisialdirako jarduerak dagoz aukeran Arratian.
Holan, besteak beste, antzerkia dago programauta Igorren; kontzertua Lemoan, eta magia saioa, Zeanurin. Errege Magoak Bediako plazan eta Igorreko Lasarte Aretoan egongo dira Errege egun bezperan.
Bedia
Urtailak 4, astelehena
17:00etan, Arriaga Antzokira ABAO txiki kontzertura urtekerea.
Urtailak 5, martitzena
16:30ean, Errege Magoak Bediako umeak hartuko dabez euren gutunak jasoteko plazan.
Igorre
Urtailak 4, astelehena
19:00etan, Yllana konpainiaren Greenpiss antzerkia Lasarte Aretoan.
Urtailak 5, martitzena
Erregenetako Kabalgata saio desbardinak Lasarte Aretoan.
Lemoa
Urtailak 5, martitzena
19:00etan, Raust taldearen kontzertua Gaztetxean.
Urtailak 7, eguena
19:00etan, garbiketea eta asanbladea Gaztetxean.
Zeanuri
Urtailak 5, martitzena
18:00etan, 2 eta 10 urte bitartekoentzat eta 19:30ean, 10 urtetik gorakoentzat Asier Kidam magoa Kultur Etxean.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|