Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arantzazu, Areatza eta Lemoak hornidura elektrikoaren esleipena bateratu dabe

Energia garbia erosi eta prezio hobea lortuteko asmoagaz elektrizidade hornidurea eskaintza publikora alkarregaz atera dabe. Energia %100 garbia eta prezioan %10eko jaitsierea lortutea espero dabe. Eskaintza publikora urte biko kontratua ateraten da eta hirugarren bat luzatuteko aukerea dago.
Baldintzetan hiru udalen artean, 1.215.000 KW gitxi gorabeherako konsumoa eskaintzen da. KW kopuru hau 2019ko hiru udalen konsumo erreala izan zan, eta eskaintza honetan datu orientagarri moduan erabilten da. Izan be, herri bakotxak konsumoa gitxitu leike energia-efizienziarako neurriak hartuz, edo handitu puntu barriak ipiniz.
Eskaintzan hiru lote desbardin dagoz, lote bakotxa kontratautako tarifaren araberakoa da. Energia hornitzaileak lote bakotxarentzako prezio bat eskainiko dau eta udal bakotxak bere lotea egokituko dau. Hiru udalentzat prezioak bardinak izango dira.

Energia garbia
Energia garbia erostea da helburu nagusia. "Hornidurea egokitzen jakon enpreseak, urtero txosten baten bidez bermatu behar deusku udaloi, saldu deuskun energia garbia dala. Bertan energia non ekoiztu eta nori erosi deutsan agertu behar da" azaldu deutso BEGITUri Asier Aburto Arantzazuko alkateak.
Enpresa hornitzaileak aukeratuteko baldintzen artean, hurrentasuna eta udalakaz hartu-emonak euskeraz izatea dagoz. Udal bakotxak daukazan puntuen konsumoa ikertu eta puntu bakotxean kontratautako potentzia errebisau behar dabe hornitzaileak. Opatzen dituan beste hobekuntzak be balorauko dira: kotxe elektrikoentzako karga puntuak eta autokonsumo instalazino barrientzako emon leikiezan erraztasunak, berbarako.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD