Preso eta igeslarien etxeratze prozesuaren eta alkarbizitza eta bakearen alde manifestazinoa egin izan da urtero urtailean. Aurten, barriz, herriz herri kalera urteteko deialdia egin dau Sarek, Bidea gara lelopean.
Oingo egoereak eta osasun-krisiaren ondorioz, beste modu batera egingo da preso eta erbesteratuak etxeratzeko aldarrikapena. Izan be, urtailaren 9an 17:30ean modu bateratuan egingo dira ekitaldiak herri guztietan, osasun segurtasunerako neurriak errespetauta.
"Konponbidearen, bizikidetzaren eta bakearen aldeko beharrean parte aktiboa izateko hartua dauan konpromisoa" berretsiko dabela aurten be dinoe Sarekoak; izan be, "presoai apliketan jakien salbuespeneko araubideari amaierea emoteko eta espainiar estaduko kartzeletan gainerako presoai apliketan jakiezan lege arruntak apliketako lanean" dabiz. Hori guztiori, gizartearen aktibazinoagaz batera egin gura dau; "euskal gizartea estaduak eta gobernuak mobiduarazoten dauan motorra dalako".
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|